
IKASTURTE AMAIERA. Secot BIZKAIAko Digitalizazio Lagunkoiko taldean ikasturte amaieran gaude eta baita ekitaldi erdian ere. 2024ko lehen seihilekoan 26 tailer eman ditugu (52 jardunaldi) 17 herritan, eta 286 parte-hartzaile bertaratu dira, 18 monitore-boluntario seniorren artean. Herriz Herri programaren 2024. edizioan BBK Fundazioarekiko lankidetzari ekin diogu berriro. Programaren barruan 9 tailer egin dira, eta udazkenean: jarduerarekin jarraituko dugu. Datorren seihilekoa planifikatzen ari gara. Bizkaiko 15 udalerritara joango gara Herriz Herri 2024 ekimenarekin, eta Durangaldea, Uribe, Busturialdea, Bilbo Handia, Ezkerraldea eta Nerbioi Garaia bisitatuko ditugu. Hurbil zaitez elkar ezagutzera, zuk ere gurekin kolaboratu dezakezu.

