SECOT Bizkaia eta Mayor Activo antolatuta, Arenalekoan ospatu da
Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak parte hartu dute 55 urtetik gorakoentzako zuzenduta dagoen lasterketa herrikoi eta doako honetan.
Aurreko edizioan bezala, aurten ere Nora Abete, mugikortasun eta iraunkortasun arloko zinegotzia, lehen txandan parte hartu du, goizeko zortzietan Arenaletik abiatu denean. Erdi orduko ibilbidearen ondoren helmugara iritsi da mezu argi eta irmo batekin: “Ariketa fisikoak eta kirolak osasun egoera ona izaten laguntzen dute. Secot Bizkaia eta Mayor Activo-k bultzatutako halako lasterketa herrikoiek herritarrak aktibo mantentzera kontzientziatzen laguntzen dute. Gainera, Bilbo gero eta hiri atseginagoa da ariketa eta kirola egiteko.”
Goiz erdian Nora Abete berriro itzuli da irteera lerrora, oraingoan Sonia Pérez Garraioetako foru diputatuarekin eta Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako turismo sailburuarekin batera. Biek eskerrak eman dizkiote antolakuntzari kirolaren eta ariketa fisikoaren kultura hiri testuinguru batean, Bilbon, sustatzeko egiten duten ahaleginagatik.
Edizio honetan ere parte hartu du Basauriko Javi Condek, 1992tik hainbat nazioarteko Paralinpiar lehiaketetan parte hartu duenak eta guztira bederatzi domina irabazi dituenak. Condek herritarrak animatu ditu ariketa egitera “osasunerako lagungarria delako eta psikologo edo psikiatrarengana bisita asko saihesten dituelako”.
Ekitaldiaren antolatzaile gisa, Secot Bizkaiak bere lehendakari José Luis Agirreren eta senior batzuk gehiagoen presentzia izan du. Ekimen honekin Secot Bizkaiaren eta Mayor Activo-ren helburuak dira: adin nagusiko pertsonak kolektibo dinamiko gisa ikusgai egitea eta adinarekin lotutako aurreiritziak haustea.
Halaber, parte hartu du Víctor Carramiñanak, BBK Fundazioaren Bizi Luzetasun Berriaren arduradunak, eta antolakuntza zoriondu du, gainera erakunde horrek gure gizartearen beharrei erantzuteko egiten duen apustua azpimarratuz: “adineko pertsonak gero eta presenteago daude gure artean. Hau bai dela datu positiboa, gure nagusien esperientzia balioan jartzera eta gazteengana ere proiektatzera gonbidatzen gaituena.”
Mutuavenir-en izenean, erronkaren antolaketan laguntzaile den aseguratzaile entitate gisa, Marta Fernández izan dugu gurekin, Bilboko bulegoaren zuzendari gisa. Honek azpimarratu du: “halako ekitaldietan entitate pribatuen gizarte-inplikazioaren garrantzia, gizarte hobe baten aldeko gure konpromisoa indartzen dutenak eta Bilbo hiri eredugarri gisa kokatzen dutenak”.

