Gaurko jardunaldia oso aberasgarria izan da, non SECOT BIZKAIAko seniorrok —Itziar Bilbao, Jorge García eta Carmen González— “JUBILAZIO AKTIBOA” izeneko tailer bat eman dugun. (Jubilazioa, bizitza-proiektu berri bat — zahartze osasungarrirako trantsizioa), Barakaldoko Udaleko laster erretiratuko diren langileentzat.
Eskerrik beroenak Miren Ibargutxi medikuari, prebentzio eta laneko osasun zerbitzuko burua, jardunaldi hau udaleko sail desberdinekin koordinatzen laguntzeagatik.
Era berean, gure eskerrona Maite Martín eta Luki Gómez-i, Barakaldo Lagunkoia talde eragileko kideei, beraien ekarpenagatik; izan ere, jubilazioaren ondorengo boluntariotza-jardueretan bizitako esperientziek euren bizitza nola aberastu duten partekatu dute.
Azkenik, eskerrik asko Barakaldoko Udalari, bizitzako zati bat hainbat arlo eta lanpostutan eman duten pertsonak etapa berri honetarako prestatzeko interesagatik; ongizatea, bizi-kalitatea, hazkundea eta ekarpena izan daitezen helburu.


